Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Deustuko Enplegu Foroa


Enpresek IX. Enplegu Foroan izena emateko epea zabaldu du Deustuko Unibertsitateak

Martxoaren 20an eta 21ean izango da, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, ikasleen, enpresen eta unibertsitateko enplegua sustatzen duten erakundeen arteko urteroko topaketa hau, lana eta unibertsitatea hurbiltzeko. Ekitaldia Unibertsitateak berak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Urtero saiatzen gara formatua berritzen azaldu du Jesús Riaño zuzendariak-. Iaz profesionalekiko topaketak txertatu genituen, ikasleek bertatik bertara ezagutu zezaten laneratzeko prozesua. Aurten, berrikuntza mahai-inguru bat izango da. Bertara gonbidatuko ditugu adituak eta Foroan parte hartuko duten enpresak, unibertsitateko enpleguaren ikuspegia aztertzeko eta jarduera ildo posibleak zehazteko.

Gainera, izena ematen duten enpresek hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute, euren arteko networkinga eta Deustuko Unibertsitatearekikoa bultzatzeko; titulazioen eta unibertsitateko graduondokoen eskaintza zein den ezagutu ahal izango dute; eta, aurreko edizioetan bezala, enpresen aurkezpenak egingo dizkiete ikasleei eta hautaketa prozesuak hasi ahal izango dituzte bertan.

 

Kokapena eta harremanak

Bilboko campusa

Edificio Centenario
Avda. de las Universidades 24
48007 Bilbao
Tel. 944 139 351
deustulan@deusto.es
DeustoAlumni

Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta